Páginas

2014-02-16

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2014-01-27

ZIRKULAZIOAREN ANIMAZIOA 2


Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

ZIRKULAZIO APARATUAREN ANIMAZIOA


Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk erantzungo ditugu.


2014-01-23

ZIRKULAZIO APARATUA

ARKUME BATEN BARRUAK

Gaur harakinaren lanak egiten ibili gara. Arkume baten barruko organoak ekarri ditugu eta hor ibili gara birikak, trakea, bihotza, diafragma ... aztertzen.

2014-01-15

TABAKORIK? EZ, ESKERRIK ASKO

Arnas aparatua ikasi dugu eta hau zaintzeko zer egin behar EZ den bideo honetan ikus dezakezu.
Gogorra da, bai, baina ez du gezurrik esaten. Zeuk erabaki...

2014-01-12

ARNAS-APARATUA 2




Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2014-01-09

ARNAS-APARATUA


3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; hasteko arnas aparatua aztertuko dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:

ANIMAZIOA

GALDETEGIA

DIGESTIO-APARATUA GOGORATZEN


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2014-01-07

GORPUTZ-APARATUEN ESKEMA


BIZI-FUNTZIOAK


Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara. Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.