Páginas

2012-10-25

ZENBAKI ERROMATARRAK




Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.



2012-10-16

UNIBERTSOA

Irudian klikatuz Unibertsoari buruzko informazio eta ariketa oso interesgarriak izango dituzu begi-aurrean.

2012-10-15

EGUZKI-SISTEMA 3D



Eguzki-sisteman bidaiatu nahi? Klikatu irudian eta...aurrera!

IRUÑARA GOAZ


Ostegunean Iruñara goaz egun osoko txangoan. Hona hemen egun horretarako plana:

  9:30 ......... Ikastolatik abiatu
11:00 ......... Planetariora iritsi eta hango parkean hamaiketakoa egin
11:30 ......... Planetarioan ikuskizuna
13:00 ......... Alde zaharrera, bertan bueltatxoa egitera (entzierroko ibilbidea)
14:30 ......... Takonera parkera bazkaltzera eta jolastera
17:00 ......... Berriro ikastolan

Ez dakiguna...eguraldiak lagunduko digun ...

TRIANGELU MOTAK

2012-10-11

TRIANGELU MOTAK

UNIBERTSOA, GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Hau dena ikasten baduzu ez duzu arazorik izango azterketan nota ateratzeko. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2012-10-10

UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK

Unibertsoko gaiari lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.
Siguiendo con el tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.

2012-10-07

LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA