Páginas

2013-06-20

AZOKA SOLIDARIOA

Pasaden urtean 5.mailako neska batzuei “Azoka Solidario” bat egitea bururatu zitzaigun.
Gelako aita batek ONG batean lan egiten zuen eta hortik etorri zitzaigun ideia.
Gainera 4.mailan geundela 3.mailako ume baten ama, Perukoa zena, etorri zen bideoak, argazkiak... erakustera eta bere esperientzia kontatzera.
Pena izugarria eman zigun hori guztia ikusteak eta pentsatu genuen zeozer egin behar genuela laguntzeko.
Asko gustatzen zitzaigun pultserak eta horrelako gauzak egitea eta herrian, oporretan, hauek saltzen genituen.
Ideia horiek guztiak hartuta “Azoka Solidarioa”ren ideia bururatu zitzaigun. Pentsatu genuen ikastolako jaiaren egunean egitea jende asko biltzen zelako eta ezagunak direlako guztiak.
Pasaden urtean 116 euro batzea lortu genuen jostailu sorpresak, belarritakoak, pultserak, pilotak eta jostailu zaharrak saltzen. Aurten jende gehiago gehitu da kanpainan laguntzeko. Jendea gehiago animatu da eta 300 euro lortu ditugu. Poz-pozik gaude eta proiektu hau eskolako jaiaren egunean urtero-urtero egitea proposatzen dugu.
Anima zaitezte!! Eta mila esker emandako laguntzagatik!!






2013-06-12

LANDAREEN ANIMAZIOA


Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.

ANIMALIEN ANIMAZIOA




Irudian klikatuz animaliei buruzko informazioa entzun eta ikusiko duzu, eta hainbat ariketa egiteko aukera ere izango duzu.

ANIMALIEN SAILKAPENA


Klikatu irudiaren gainean handiago ikusteko

2013-06-10

ONDDOAK - BIDEOA



FOTOSINTESIA 2

FOTOSINTESIA 1

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA.
Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko.
Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu modu dibertigarriago batez.