Pasaden urtean 5.mailako neska batzuei “Azoka
Solidario” bat egitea bururatu zitzaigun.
Gelako aita batek ONG batean lan egiten zuen eta
hortik etorri zitzaigun ideia.
Gainera 4.mailan geundela 3.mailako ume baten ama,
Perukoa zena, etorri zen bideoak, argazkiak... erakustera eta bere esperientzia
kontatzera.
Pena izugarria eman zigun hori guztia ikusteak eta
pentsatu genuen zeozer egin behar genuela laguntzeko.
Asko gustatzen zitzaigun pultserak eta horrelako
gauzak egitea eta herrian, oporretan, hauek saltzen genituen.
Ideia horiek guztiak hartuta “Azoka Solidarioa”ren
ideia bururatu zitzaigun. Pentsatu genuen ikastolako jaiaren egunean egitea
jende asko biltzen zelako eta ezagunak direlako guztiak.
Pasaden urtean 116 euro batzea lortu genuen jostailu
sorpresak, belarritakoak, pultserak, pilotak eta jostailu zaharrak saltzen.
Aurten jende gehiago gehitu da kanpainan laguntzeko. Jendea gehiago animatu da
eta 300 euro lortu ditugu. Poz-pozik gaude eta proiektu hau eskolako jaiaren
egunean urtero-urtero egitea proposatzen dugu.
Anima zaitezte!! Eta mila esker emandako
laguntzagatik!!
Mila esker denori, plazer bat izan da!
ResponderEliminarAsko guztatu zait baina geiago guztatu zait azoka solidarioa egitea
ResponderEliminarAlaitz5.b
nik ez nuen ainbesteko gauza espero
ResponderEliminarAMAIUR 5b
Ze guapok eta guapak zaudeten!!!!!
ResponderEliminarBesarkada haundi bat zuen iazko irakasle baten partetik!!!!
Alaine.
Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik
ResponderEliminar