Páginas

2013-12-11

LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Zorionak Uxue eta Iker eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.


2013-12-10

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK

1. AZUKREA
2. GAZTA
3. BANANA/PLATANOA
4. AZENARIOA
5. TIPULA
6. SAGARRA
7. MAHATSA

2013-12-08

7. ASMAKIZUNA

ALE BAT,
ALE BI,
HIRU ALE,
ALE MORDOA,
ETA ZAPALDUZ GERO,
ARDOA.

2013-12-07

6. ASMAKIZUNA

GARRA DU
BAINA EZ DA SUA,
PARADISUKO FRUITUA.

2013-12-06

5. ASMAKIZUNA

LURPEAN SORTUA
BARATZAN EDO ORTUAN
EBAKI NAUENAK
MALKOAK DITU MUSUAN.

2013-12-05

4. ASMAKIZUNA

AZALA LARANJA,
KAPELA BERDEA
LURPEAN BIZI DA
UNTXIEN PLATERA.

2013-12-04

ESPEJO - PHOTO MONTAGE


ESPEJOKO LIPDUB


3. ASMAKIZUNA

ZURIA JAIOTZEAN,
GAZTETAN BERDEA;
JANTZI HORIA DARAMA
ZAHARTZARORA IRISTEAN.

2013-12-03

2. ASMAKIZUNA

BOROBILA, URREZKOA,
ESNEZ EGINDAKOA.
ZER IZANGO DA?

2013-11-29

EUSKARAREN ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA

Abenduaren 2tik 5era EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu, iaz bezala
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, EUSKAL SUKALDARITZA.
Zazpi asmakizun izango dira, astelehenetik igandera.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 9a izango da, astelehena.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!


EUSKARAREN ASTEKO BIDEOA


2013-11-19

EUROPA


Hona hemen esku artean daukagun gaian sakontzeko tresna berri bat. Europa fisikoa, politikoa, bere kultura eta historia ezagutzeko eta lantzeko ariketak aurkituko dituzu.

2013-11-10

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

2013-11-09

EUROPAKO ERLIEBEA

NOLA DEITZEN DA?


NON DAGO?



2013-11-08

EUROPAKO IBAIAK

NOLA DEITZEN DA?


NON DAGO?




2013-10-14

ERAGILE GEOLOGIKOAK - ESKEMAK



Eragile geologikoen eskema ikusi nahi baduzue klikatu HEMEN.

2013-10-08

GLAZIARRAK


ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago.

2013-10-06

KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAK : HAIZEA ETA ITSASOA


Kanpoko eragile geologikoak HAIZEA eta ITSASOA. ANIMAZIOA ikusi.

2013-09-25

SUMENDIAK




Egin behar duzuena:
Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue, binaka. Egokituko zaizuen sumendiari buruz, datuak eta informazioa bilatu eta azaldu beharko duzue txosten idatzi batean:
Sumendiaren datuak: izena, kokapena, garaiera, sumendi-mota eta argazki bat.
Bestelako informazioa: jarduera bolkanikoa (erupzio garrantzitsuenak noiz), haietan eragindako hondamendiei buruzko informazioa (hildako kopurua, kaltetutako lurraldearen hedapena...).

2013-09-22

GASTEIZKO ESKULTURAK


Gaztelaniako lehen gaiaren proiektua eskultura bat egitea eta guztiekin erakusketa bat antolatzea da. Gaian murgiltzeko eta motibatzeko Gasteizko eskulturen bilduma egitea bururatu zaigu. Argazkietan jaso ditugu eta hemen dituzue denok disfrutatzeko.

El proyecto del 1º tema de lengua castellana es hacer una escultura y montar con ellas una exposición. Para  inspirarnos hemos recogido en fotos un buen montón de esculturas de Vitoria-Gasteiz. Aquí las tenéis para disfrutarlas.

2013-09-18

LURRAREN GERUZAK


Lurraren barne-egitura erakusten duen ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2013-09-10

JITOEN TEORIA



Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

BIZITZAREN SORRERA



ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

URAREN SORRERA


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

UNIBERTSOAREN SORRERA




Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu.

Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2013-06-20

AZOKA SOLIDARIOA

Pasaden urtean 5.mailako neska batzuei “Azoka Solidario” bat egitea bururatu zitzaigun.
Gelako aita batek ONG batean lan egiten zuen eta hortik etorri zitzaigun ideia.
Gainera 4.mailan geundela 3.mailako ume baten ama, Perukoa zena, etorri zen bideoak, argazkiak... erakustera eta bere esperientzia kontatzera.
Pena izugarria eman zigun hori guztia ikusteak eta pentsatu genuen zeozer egin behar genuela laguntzeko.
Asko gustatzen zitzaigun pultserak eta horrelako gauzak egitea eta herrian, oporretan, hauek saltzen genituen.
Ideia horiek guztiak hartuta “Azoka Solidarioa”ren ideia bururatu zitzaigun. Pentsatu genuen ikastolako jaiaren egunean egitea jende asko biltzen zelako eta ezagunak direlako guztiak.
Pasaden urtean 116 euro batzea lortu genuen jostailu sorpresak, belarritakoak, pultserak, pilotak eta jostailu zaharrak saltzen. Aurten jende gehiago gehitu da kanpainan laguntzeko. Jendea gehiago animatu da eta 300 euro lortu ditugu. Poz-pozik gaude eta proiektu hau eskolako jaiaren egunean urtero-urtero egitea proposatzen dugu.
Anima zaitezte!! Eta mila esker emandako laguntzagatik!!






2013-06-12

LANDAREEN ANIMAZIOA


Txanelan landareen inguruan ikusitakoa birpasatzeko ariketa aproposak aurkituko dituzu hemen. Klikatu irudian eta aurrera.

ANIMALIEN ANIMAZIOA




Irudian klikatuz animaliei buruzko informazioa entzun eta ikusiko duzu, eta hainbat ariketa egiteko aukera ere izango duzu.

ANIMALIEN SAILKAPENA


Klikatu irudiaren gainean handiago ikusteko

2013-06-10

ONDDOAK - BIDEOA



FOTOSINTESIA 2

FOTOSINTESIA 1

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA.
Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko.
Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu modu dibertigarriago batez.

2013-05-27

BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.