Páginas

2013-11-29

EUSKARAREN ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA

Abenduaren 2tik 5era EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu, iaz bezala
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, EUSKAL SUKALDARITZA.
Zazpi asmakizun izango dira, astelehenetik igandera.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 9a izango da, astelehena.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!


EUSKARAREN ASTEKO BIDEOA


2013-11-19

EUROPA


Hona hemen esku artean daukagun gaian sakontzeko tresna berri bat. Europa fisikoa, politikoa, bere kultura eta historia ezagutzeko eta lantzeko ariketak aurkituko dituzu.

2013-11-10

KOORDENATU GEOGRAFIKOAK

Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.

2013-11-09

EUROPAKO ERLIEBEA

NOLA DEITZEN DA?


NON DAGO?



2013-11-08

EUROPAKO IBAIAK

NOLA DEITZEN DA?


NON DAGO?