Páginas

2012-12-04

ASMAKIZUN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Hona hemen poz-pozik gure Euskararen Asteko asmakizun lehiaketaren irabazleak. Parte hartze handia izan dugu lehiaketa honetan eta irabazleak gehiago ere izan beharko ziren, baina,,, krisian gaudela-eta opari bi besterik ez.
Zorionak Enma eta Iker!

2012-12-03

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK


1. SOKATIRA
2.TXAPELA
3.BALEA
4. AIZKORA
5. TRAINERUA
6. FRONTOIA
7. URA

2012-12-02

HISTORIAURREA - ANIMAZIOA



Aurkezpen honek historiaurreari buruzko informazio interesgarria eskainiko dizu. Hainbat ariketa ere aurkituko dituzu, benetan ulertu duzun ala ez jakiteko. Akatsak ere, egon badaude, batez ere galdetegietan. Ea aurkitzen dituzun.
Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea, lagun!

HISTORIAURREA ETA HISTORIA


Gaineko irudian klikatu eta gizakiaren historiari buruzko eskema guztiak izango dituzu. Ondo ikasi azterketarako.

7. ASMAKIZUNA

SUAREN ETSAIA,
UMEENTZAT JOLASGARRIA;
JENDE GUZTIARI
KENTZEN DIO EGARRIA.

2012-12-01

6. ASMAKIZUNA

PILOTA GUZTIEK
AURPEGIAN JOTZEN NAUTE;
BAINA NIK MINIK EZ,
HARRIZKOA NAIZENEZ.
 

2012-11-30

5. ASMAKIZUNA

ITSASOAN DABIL 
IGERIAN JAKIN BARIK,
LEHORREAN ALDIZ,
EZIN DA IBILI..

2012-11-29

ONTZIEN SAILKAPENA, MENDIGORRITXO

4. ASMAKIZUNA

MENDIAN ZALAPARTATSU
ETA EGURRAREN DEABRU,
ETXEAN DESKANTSU, PAKETSU.
NOR NAIZ NI?
 

2012-11-28

3. ASMAKIZUNA

ITSASOETAKO MENDIA,
HARAGIA, HEZUR ETA KOIPEA;
ITURRIA BURU ERDIAN
ETA UMEA MENDIPEAN.
 

2012-11-27

2. ASMAKIZUNA

GAUA BEZAIN BELTZA,
TXAPELDUNAREN ESTALKIA
ETA EZ DA ATERKIA.

2012-11-26

1. ASMAKIZUNA

BI TALDE ELKARREN AURKA,
BI TALDE INDARREZ TIRAKA,
BI TALDEEN ARTEAN SOKA
MINAREN MINEZ OIHUKA.

2012-11-22

EUSKARAREN ASTEA - KARAOKEA



ARABAN BOGA BOGA, EUSKARA GORA DOA



2012-11-21

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Azaroaren 26tik 30era EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
 Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, HERRI KIROLAK.
Zazpi asmakizun izango dira, astelehenetik igandera.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue zuen izena eta gela jarrita.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, astelehena.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!


2012-11-20

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

2012-11-17

LAUKIEN SAILKAPENA


Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.

2012-11-14

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2012-10-25

ZENBAKI ERROMATARRAK




Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.



2012-10-16

UNIBERTSOA

Irudian klikatuz Unibertsoari buruzko informazio eta ariketa oso interesgarriak izango dituzu begi-aurrean.

2012-10-15

EGUZKI-SISTEMA 3D



Eguzki-sisteman bidaiatu nahi? Klikatu irudian eta...aurrera!

IRUÑARA GOAZ


Ostegunean Iruñara goaz egun osoko txangoan. Hona hemen egun horretarako plana:

  9:30 ......... Ikastolatik abiatu
11:00 ......... Planetariora iritsi eta hango parkean hamaiketakoa egin
11:30 ......... Planetarioan ikuskizuna
13:00 ......... Alde zaharrera, bertan bueltatxoa egitera (entzierroko ibilbidea)
14:30 ......... Takonera parkera bazkaltzera eta jolastera
17:00 ......... Berriro ikastolan

Ez dakiguna...eguraldiak lagunduko digun ...

TRIANGELU MOTAK

2012-10-11

TRIANGELU MOTAK

UNIBERTSOA, GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Hau dena ikasten baduzu ez duzu arazorik izango azterketan nota ateratzeko. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2012-10-10

UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK

Unibertsoko gaiari lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.
Siguiendo con el tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.

2012-10-07

LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2012-09-21

UNIBERTSOAREN SORRERA



                                             ANIMAZIOA                            GALDERAK

2012-09-13

IKASTOLAKO ALDIZKARIA

Aurten 3. zikloan tailer berri bat izango dugu: KAZETARITZA Bertan daudenek ikastolako aldizkaria egingo dute eta ikastolako ikasle, irakasle eta guraso guztiei banatuko diegu. Baina badugu arazo bat, ez dakigu zein izen jarri aldizkariari eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Zuen proposamenak sarrera honen iruzkinetan idatz ditzakezue eta jarri zuen izena. Irabazlea saritua izango da.