Páginas

2013-03-26

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA


Txanelako 4.gaiari amaiera emateko "Hamaiketako osasuntsua" antolatu dugu. Argazkietan ikus dezakezuenez, sekulako maila altua erakutsi dute gure sukaldari gazteek. Ez dugu uste Argiñano bera ere horrelako pintxoak egiteko gai izango zenik hauen adinean.

Para dar por finalizado al tema de Txanela, hemos organizado un hamaiketako a base de pintxos. No hay más que ver las fotos para darse cuenta del gran nivel culinario que han demostrado nuestros cocineros y cocineras.

2013-03-17

GURE OIHANE ARABAKO TXAPELDUNA!!!

Hemen duzue azken berria. Oihanek Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi du berriro ere.
Zorionak!!


Albistea irakurtzeko klikatu hemen

2013-03-11

ZER DAKIZU DIGESTIO PROZESUAZ?


Irudian klikatuz galdetegi bat azalduko zaizu. 14 galdera dituzu digestio-prozesuari buruz. Ondo irakurri galdera eta erantzun guztiak eta esaiguzu gero, iruzkin baten bidez, zenbat asmatu dituzun.

2013-03-01

ELIKAGAI-MOTAK - ESKEMAK

Hona hemen elikagai-motei buruzko eskema guztiak.Oso interesgarriak dira eta ondo erabili ezkero baliogarriak gertatuko zaizkizu azterketa prestatzeko... BAINA KONTUZ!!! akatsak ere badaude.
Ea aurkitzen dituzun. Idatzi iruzkina akatsak non dauden esanez.