2012-12-28
2012-12-21
2012-12-19
2012-12-18
2012-12-04
ASMAKIZUN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Hona hemen poz-pozik gure Euskararen Asteko asmakizun lehiaketaren irabazleak. Parte hartze handia izan dugu lehiaketa honetan eta irabazleak gehiago ere izan beharko ziren, baina,,, krisian gaudela-eta opari bi besterik ez.
Zorionak Enma eta Iker!
Zorionak Enma eta Iker!
2012-12-03
2012-12-02
HISTORIAURREA - ANIMAZIOA
Aurkezpen honek historiaurreari buruzko informazio interesgarria eskainiko dizu. Hainbat ariketa ere aurkituko dituzu, benetan ulertu duzun ala ez jakiteko. Akatsak ere, egon badaude, batez ere galdetegietan. Ea aurkitzen dituzun.
Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea, lagun!
HISTORIAURREA ETA HISTORIA
2012-12-01
2012-11-30
2012-11-29
2012-11-28
2012-11-27
2012-11-26
2012-11-22
2012-11-21
ASMAKIZUN LEHIAKETA
Azaroaren 26tik 30era EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, HERRI KIROLAK.
Zazpi asmakizun izango dira, astelehenetik igandera.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue zuen izena eta gela jarrita.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, astelehena.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, HERRI KIROLAK.
Zazpi asmakizun izango dira, astelehenetik igandera.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue zuen izena eta gela jarrita.
Erantzunak bidaltzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, astelehena.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Saria liburu bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
2012-11-20
EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK
Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.
Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.
2012-11-19
2012-11-17
LAUKIEN SAILKAPENA
Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.
2012-11-15
2012-11-14
GOOGLE EARTH
Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.
Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...
Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!
2012-11-12
2012-11-06
2012-10-25
ZENBAKI ERROMATARRAK
2012-10-18
2012-10-16
UNIBERTSOA
Irudian klikatuz Unibertsoari buruzko informazio eta ariketa oso interesgarriak izango dituzu begi-aurrean.
2012-10-15
IRUÑARA GOAZ
Ostegunean Iruñara goaz egun osoko txangoan. Hona hemen egun horretarako plana:
9:30 ......... Ikastolatik abiatu
11:00 ......... Planetariora iritsi eta hango parkean hamaiketakoa egin
11:30 ......... Planetarioan ikuskizuna
13:00 ......... Alde zaharrera, bertan bueltatxoa egitera (entzierroko ibilbidea)
14:30 ......... Takonera parkera bazkaltzera eta jolastera
17:00 ......... Berriro ikastolan
Ez dakiguna...eguraldiak lagunduko digun ...
2012-10-11
UNIBERTSOA, GAIAREN LABURPENA
Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Hau dena ikasten baduzu ez duzu arazorik izango azterketan nota ateratzeko. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.
2012-10-10
UNIBERTSOKO HORMIRUDIAK
Unibertsoko gaiari
lotutako eskulan bat egin dugu. Taldeka jarrita eta hainbat material
erabiliz hormirudi izugarri politak egin ditugu. Hemen ikus ditzakezue
argazkitan, baina bertatik bertara askoz politagoak dira. Etorri
ikastolara eta goiko solairuko hormetan aurkituko dituzue.
Siguiendo con el tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.
Siguiendo con el tema de Txanela hemos realizado un mural sobre el universo. Lo hemos hecho en grupos y utilizando todo tipo de materiales. Aquí podéis ver las fotos, pero en vivo ganan mucho. Si queréis contemplarlos los encontraréis expuestos en los pasillos del piso superior.
2012-10-09
2012-10-08
2012-10-07
LURRAREN MUGIMENDUAK
Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.
ANIMAZIOA eta GALDETEGIA
2012-10-02
2012-09-30
2012-09-29
2012-09-24
2012-09-21
2012-09-13
IKASTOLAKO ALDIZKARIA
Aurten 3. zikloan tailer berri bat izango dugu: KAZETARITZA
Bertan daudenek ikastolako aldizkaria egingo dute eta ikastolako ikasle, irakasle eta guraso guztiei banatuko diegu. Baina badugu arazo bat, ez dakigu zein izen jarri aldizkariari eta horretarako zuen laguntza behar dugu.
Zuen proposamenak sarrera honen iruzkinetan idatz ditzakezue eta jarri zuen izena.
Irabazlea saritua izango da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)